IRITZIA

WADAren mezuak kezkatzen nau

Iñaki Arratibel - Kirol medikua

2020ko azaroak 24

Nahiko kezkatuta, edo, gutxienez, harrituta; halaxe gaude azken egunetan kirol munduan lan egiten dugunok, eta batez ere, dopinaren kontroletan positibo eman dezaketen produktuekin lan egin behar dugunok. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (WADA) adierazi du urtero atera ohi duen substantzia debekatuen zerrendan ageri diren zenbaiten egoera aldatu egingo dela 2021etik aurrera. Kokaina, heroina, estasia, THCa edo tetrahidrocannabinola dira substantzia horiek. Urtarrilaren 1etik aurrera abusuko substantzia-tzat joko ditu WADAk. Horrek kontrol batean kontrako emaitza emanez gero, zigorra asko murriztuko du.

Zigorretatik harago, gizarteari bidal dakiokeen mezua da gehien kezkatzen nauena. Arau berriak dioen bezala, hiru hilabetekoa da zigorra, eta hilabetera murriztu daiteke kontrako emaitza eman duen kirolaria substantzien abusuaren aurkako programa batean sartzen bada. Horrek esan nahi du zigorra askoz txikiagoa izango dela horrelako substantzia batekin positiboa ematen bada, zerrendan debekatutako medikamentu batzuekin emanda baino gehiago. Hots, kirolari batek, nahi gabean, substantzia askoz arinago batekin positibo ematen badu, zigor handiagoa jasoko du.

Gehien harritu nauena izan da orain arte dopinaren aurkako borrokaren helburuen erdian osasuna jarri dela, eta substantzia batzuen abusuari, gizarteak erabiltzen duelako, kirolean garrantzia kentzea. Dirudienez, kezka gutxiago sortzen du. Betidanik defendatu dut osasunak ez duela izan behar dopinaren aurkako gakoa, substantzia gehienak edozein pertsona baten gaixotasun bat tratatzeko medikamentuak direlako. Benetako gakoa tranpan jarri behar da. Gizartearen osasuna benetan babestu nahi bada, nola onar daiteke hori? Mediku, guraso eta kirolzale gisa, askoz gehiago kezkatzen nau arrazoia izatea gizartean erabilera zabalduta dagoela, eta kirolari batek substantzia horietako batekin kontrako emaitza emanez gero, zigor askoz gutxiago jasotzea asmaren kontrako substantzia batekin ematen duena baino: adibidez, Terbutalinarekin (askok erabiliko duzuen Terbasmin inhalagailua). Zergatik ez zabaldu beste substantzietara erabilera zabalduta izatearen argudioa?

Egun, zabalduta dago gizartean substantzia estimulatzaileak erabiltzea, osasun zerbitzuei kezka handia sortuz. Eta kirolak garbitasunaren isla izan behar du. Horretan, noski, osasuna bultzatzeko bidea izan behar du, arazoak gainditzeko badagoela erakutsiz. Eta ez dut uste hau bidea denik. Dopinaren aurkako borrokak tranparen kontrakoa izan behar du, joko garbiaren bideratzaile, eta, horretan heziketak bide nagusia izan behar du. Ez dut uste bidea denik gizartean arazo asko sortzen ari diren substantziei garrantzia kentzea.

Gainera, teknikoki beste arazo bat dago. Nahiz CBDa onartua izan, eta debekatuta ez egon, kalamu landareetatik ateratzen denez, dopinaren kontrol batean THC edo beste kannabinoideen aztarnak ager daitezke. Horrek kontrol bat positibo gisa adierazteko, arazo asko sor ditzake: THCa erabili, eta CBDa erabili dela argudia daiteke. Horrek beste ate bat ireki diezaioke tranpari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Eskura du sailkapena

Eskura du sailkapena

Ainara Arratibel Gascon

Gerniak partida bikaina jokatu du, eta 50-57 hartu du mendean Carolo multzo faseko bigarren lehian. Gaurko Biharko partidaren zain, ia ziurra da aurrera egingo duela. Colhadok 21 puntu sartu ditu, eta 15 errebote jaso. Onena izan da.

Jonathan Calleri, Gabriel Paulistarekin lehian. Aurrelariak sartu zuen Osasunaren gola. ©Manuel Bruque / Efe

Nahikoa ez den puntua

Eñaut Agirrebengoa

Osasunari ihes egin dio garaipenak Valentziaren zelaian. Aurrea hartu du atsedenaren aurretik, baina ez da gai izan sariari eusteko. Hamahiru lehia daramatza jada irabazi gabe

Unai Nuñez, garaipenaren gola sartu berritan. ©Efe

Sufrituta, final-zortzirenetara

Iñigo Lasa

Unai Nuñezek 92. minutuan sartutako gol batek eman dio garaipena talde zuri-gorriari Eivissan, Espainiako Kopan. 

Athleticek partida aurreko azken entrenamenduan atzo, Lezaman. ©ATHLETIC CLUB

Athleticek Eivissaren zelaian ekingo dio gaur Espainiako Kopari

Aitor Manterola

2. B Mailako talde onena da, ez du alerik galdu, gol bakarra sartu diote, eta belar artifizialean aritzen da. Marcelinok aldaketak egingo ditu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna