Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Alfa arrak eta genero-rolen ondorioak

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia

2023ko martxoak 17

Scientific American aldizkarian jakinarazi dutenez, naturan aske bizi diren otsoetan ez dago alfa arrik; mito bat da. Artikuluan diotenez, talde osoa mendean duen arraren mitoa iraganeko behaketetan sortu zen, gatibutzan zeuden otsoen portaera aztertuta. Izan ere, presiopean daudenean, otsoen berezko portaera alda daiteke. Aske daudenean, baina, otso ar helduek familiak osatzen dituzte, eta ez dute alfa ar lehiakor eta menderatzailearen estereotipoa betetzen.

Horrenbestez, inguruneko baldintzek portaeran eragiten dutela ondoriozta daiteke, eta ikertzaileen begiek ondorioak gaizki uler ditzaketela.

Gure espeziera etorrita, British Medical Journal aldizkariak editorial bat argitaratu du, izenburu honekin: Maskulinitate osasuntsuak, eta gizon gazte eta mutilen ongizatea. Haren arabera, ikerketa ugarik berresten dute maskulinitate-rolak, hau da, gizon izateko arau sozialak, kalte egiten diela mutil eta gizon gazteen osasunari: dieta kaskarra, tabako- eta alkohol-kontsumoa, aisialdiko jarduera arriskutsuak, babesik gabeko sexua eta laguntza eskatzeari uko egitea, besteak beste. Portaera horiek eragiten dituzte mutilen heriotza goiztiarren erdiak baino gehiago, eta gaitzen % 70.

Editorialean zehazten denez, laguntza ez eskatzeko arauaren ondorioz, beharra dutenen estigmatizazioa sortzen da, eta osasun-zerbitzuetatik kanpo geratzen dira, bereziki, arazo psikikoak dituztenean.

Egoera konpontzeko, genero-parekidetasunean heztea proposatzen dute egileek; batez ere, eskoletan, baina baita eskoletatik kanpo ere. Genero-bereizketa haustea da, beraz, mutilak osasuntsuago eta zoriontsuago hazteko bidea.

Eta neskak? Bada, Elhuyar aldizkariaren Psikofarmakoak gazteetan, gizartearen ondoezaren ispilu erreportajean azaltzen denez, 14-18 urteko gazteen psikofarmakoen kontsumoan gehien eragiten duen faktorea generoa da, adinaren, klasearen eta jatorriaren gainetik. Eta horren arrazoiak sozialak dira, gehienbat. Hain zuzen, neskek, nerabezaroan, indar handiz jasotzen dute nolakoak izan behar duten, bai fisikoki edo itxura-aldetik, bai sozialki ere, jarduera akademikoan eta beste arloetan.

Horrek ondoeza sortzen die, eta, adituen esanean, gero eta normalizatuago dago aurre egiteko psikofarmakoak hartzea. Horrek, baina, desahaldundu egiten ditu: gaitasuna galtzen dute beste estrategia batzuen bidez erantzuteko arazo horiei, hala nola baliabide eta sare komunitarioetara jotzea, edo familiara, adibidez.

Horregatik, psikofarmakoen kontsumoari dagokionez ere, heziketan eragin behar dela uste dute adituek, gazteek uler dezaten beren ondoezak arrazoi sozialak dituela, eta eskuratu ditzaten beste erreminta batzuk arazoei aurre egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Elebitasunaren kontrako iritziek ez dute zerikusirik zientziarekin»

Iker Tubia

Elebidun batek garun isuri bat duenean, hizkuntza bakarra erabili ohi da afasia tratatzeko. Hori aldatu nahi du Blanco-Elorrietak. Elebidunen burmuinaren funtzionamendua ikertzen dihardu.
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
Nahia Sillero eta Sua Enparantza. ©EITB

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...