Jaiak
San Nikolas berezia Seguran
Neurri bereziekin egingo dute aurten San Nikolas Txiki eguna Seguran (Gipuzkoa). XIX. mende hasieratik egiten dute. 6 urteko haur batek egiten du santuaren rola, eta pottoka batean ibiltzen da gainontzeko haurrekin, herriko kale eta auzoetan. Bizilagunek goxokiak eta dirua botatzen dizkiete leiho eta balkoietatik, baina aurten ez da halakorik izango. Udalak eta Haitz Lehor gurasoen elkarteak erabaki dute errondarik ez egitea, eta udaletxeko atarian egitea ospakizuna.
San Nikolas Txiki eguna
Astelehenean, 11:00etan, Seguran.Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
