Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

ANALISIA

Beldurraren abstentzioa

Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu, EAJren garaipena ospatzen, atzo gauean, Bilbon.
Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkullu, EAJren garaipena ospatzen, atzo gauean, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Martxelo Otamendi -

2020ko uztailak 13

Hauteskunde aurreko inkestak egitea ondorengoak egitea baino gehiago maite duen herri honen zati batean Eusko Legebiltzarrerako atzo egindako hauteskundeek datu interesgarriak utzi dizkigute; baina datu horien azalpena ondoko inkestak emango liguke zehatzen.

Hauteskundeek unean uneko animo egoera —arrazoi txiki asko biltzen dituen eufemismo bat besterik ez da— islatzen dute, eta hori da atzo, eta aurreko asteetan, herritarrek eduki zuten animoa. Ezker abertzaleari 2009an aurkeztea galarazi zioten hauteskundeak salbu, atzokoak izan dira baldintzatuenak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Komeni da hori kontuan hartzea atzoko hauteskundeetako irabazleek, EAJk eta EH Bilduk; alegia, bene-benetako argazki elektorala ez dela atzokoa. Baina atzokoa da balio duena.

Izandako abstentzioa logikoa da guztiz, egoera ez dagoelako bromatarako. Espero zen bezala, abstentzioak kalte gutxiena alderdi militanteei egin die, EAJri eta EH Bilduri; atzokoak direlako bi alderdi horien boto emaileentzat «benetako hauteskundeak».

EAJk bete du bere helburu nagusi eta bakarra: sozialistekin batera osatutako Eusko Jaurlaritzaren gutxiengo egoera iraultzea. Ordaindu behar izan duen prezioa —ia 50.000 boto galdu ditu—, askoz txikiagoa da hurrengo lau urteotarako lortu duen lasaitasuna baino. Grazia egoera iraunkorrean segitzen dute jeltzaleek, jasan duten galera hori, segur aski, segurtasun abstentziotik etorri zaielako, eta ez Zaldibartik, De Miguel auzitik eta halakoetatik.

EH Bilduri oso ondo atera zaio, historikoki eduki duen estrategia alboratuta, Maddalen Iriarteri kanpaina osoan emandako zentralitatea, lehendakari jitea, foku guztiak bere gain jarri baititu. Apustu handia zen, eta ondo atera zaie Iriarteri berari pertsonalki eta koalizioari. Kualitatiboki, garrantzitsuena dena, abstentzioaren gainetik, gora egin du botoetan; eta, kuantitatiboki, eserlekuetan. Atzoko emaitza onek ezin dute estali EH Bilduk Bilbon eta inguruko hirietan daukan zulo historikoa. Zulo hori bete ezean, ez dio sekula lehiatuko nagusitasuna EAJri.

PSE-EEren oinarri sozialarentzat hauteskunde kuttunenak ez izanda ere, ez du asmatu etekina ateratzen Espainiako Gobernuak COVID-19aren ondorioak leuntzeko hartutako neurri sozialei. EAJren kide leiala izango da koalizoa berresteko orduan, EAJk ondo sarituko duelako.

Elkarrekin Podemos izan da atzoko galtzaile nagusia. Bi arrazoi nagusi. Lehena, egiturazkoa: Galizian jazo bezala, gure herrian ere bukatzen ari zaiolako alderdi horri Pablo Iglesias efektua-ren indarra. Bigarrena, etxekoa: Barne konbultsio handiarekin iritsi dira hauteskunde hauetara, eta badakigu boto emaileei ur bareak gustatzen zaizkiela. Podemos sortu ez balitz, nagusiki EH Bildun egongo ziren botoak joan zaizkio EH Bilduri, alderdiaren etorkizuna kolokan jarriz.

Ezinezkoa ematen bazuen ere, lortu du Iturgaizek PPk eta Ciudadanosek ostutako koalizioak emaitzak txartzea. Hego Euskal Herriko kontserbadore Espainiazaleek irtenbide bakarra daukate bizirik eta aukera propioarekin jarraitu nahi badute. PPrekin hautsi, eta —UPN gogoan— hemengoa bakarrik izango den alderdi independiente Espainiazalea osatzea. EAJri ez litzaioke asko gustatuko horrelako lehiakiderik.

Oso gutxi harrituko ziren atzoVoxen emaitza ikusita. Abstentzioaren onuradunak izan dira, Espainiako azken hauteskundeetan baino boto dezente gutxiago jasota ere, lortu dutelako amesten zuten eserlekua. Lan handia emango dute Eusko Legebiltzarrean, oso jarrera estridentearekin jardungo dutelako. Bozgorailua nahi zuten, eta badaukate.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
KEM talde antimilitaristaren ekintza, Bilboko koartelean. ©BERRIA

«Kuartela auzoarena izan arte!»

Imanol Magro Eizmendi

Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.