Albistea entzun

Esnal eta Parot askatzearen kontra egin du fiskaltzak

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko uztailak 22

Terrorismoaren kontrako Frantziako fiskaltzak Jakes Esnal eta Ion Parot preso atxikitzeko eskatu du, Bake Bideak ohar batean jakinarazi duenez. Atzo aztertu zituzten Parisko Dei Auzitegian bi euskal presoen baldintzapeko askatasun eskaerak, enegarrenez. Irailaren 22an emanen dituzte erabakiak. «Segurtasunaren ikuspegi soilak itsuturiko magistratuek ez dute euskal auziaren izaera berezia kontuan hartzen», salatu dute Bakegileek.

Ikusi gehiago: Ekhi Erremundegiren analisia: 'Herri koxkorra'

Esnalen kasuan, Frantziako Kasazio Auzitegiak martxoan eman zuen erabakiaren kontra egin du fiskaltzak. Baldintzapeko askatasuna eskatzeko prozeduran, bi erakunderen iritzia eskatzen du auzitegiak: «terrorismoagatik» zigortutakoen eskaerak CPMS Segurtasun Neurrien Diziplina Anitzeko Batzordeak aztertzen ditu, eta kondena luzekoenak, berriz, CNE Frantziako Ebaluazio Zentroak. Batean eta bestean, azterketa bat baino gehiago egiten diote presoari, haren egoera definitzeko eta berriz delituren bat egiteko arriskurik dagoen neurtzeko, besteak beste. Esnalen kasuan, CPMSri eskatu zioten iritzia, baina fiskaltzak kontsideratu zuen CNEren iritzia ere behar zela, eta Parisko Dei Auzitegiak arrazoi eman zion. Frantziako Kasazio Auzitegiak bertan behera utzi zuen erabaki hori martxoan. Fiskaltzaren hitzetan, «gaizki epaitu zuten», eta CNEren iritzia ezinbestekoa zaiola berretsi du, Maritxu Paulus Basurko abokatuak kontatu duenez.

Horrez gain, CPMSk beste iritzi bat eman du, aldi honetan Esnal askatzearen kontrakoa. Haserre mintzatu da Paulus Basurko: «Duela bi urte aldeko iritzia eman zuten, eta erran kartzelan atxikitzeak ez zuela ezer lagunduko, eta momentua zela aldatzeko. Auzitegi berak, presidente berarekin, kontrako iritzia ematen du orain», gaitzetsi du. «Ulertezina» dela erran du. «Gezurrez betea da: erraten dute ETAren armen erdiak ez dituztela itzuli. Hori hark asmatu du». BERRIAk ez du lortu Paroten abokatuarekin mintzatzea.

Bakegileek mobilizazio egun handia iragarria dute larunbat honetarako, gatazka konpontzeko prozesuan Frantziako Gobernuarekin duten blokeo egoera gainditzeko. Ipar Euskal Herri osoko errepide sarea blokeatzeko asmoa dute, Paris mugiarazteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du bulego bat sortzea ustelkeriaren aurka

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena. EAJk eta PSEk uste dute araua «hobetzeko modukoa» dela
Bilboko Done Bikendi plazan egin zuten aurkezpena atzo, lehen Aberri Eguna amaitu zen lekuan, 1932an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aberri Egun bateraturako baldintzak jarri nahi ditu Euskal Herria Batera-k

Javi West Larrañaga

Apirilaren 8rako ekitaldi batera deitu dute Donostiako Miramar jauregian: «Batzen gaituen ekitaldi bat izatea nahi genuke, ez banatzen gaituena»

Atzo, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldia. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroari trafiko eskumena uztailaren 1etik aurrera itzuliko zaiola sinatu dute

Joxerra Senar

Txibitek azpimarratu du aldarrikapen historiko bati bide eman zaiola. Lau urte iraungo du trantsizio epeak, eta egun baino 149 foruzain gehiago beharko dira

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo - Foku

Legebiltzarrak baztertu du ustelkeriari aurre egiteko bulego bat sortzea

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena; EAJk eta PSE-EEk, berriz, esan dute egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...