Albistea entzun

Mila intzidentzia baino gehiago

Haizeteak arrastoa utzi du ia Euskal Herri osoan: eroritako zuhaitzen ondorioz, errepide ugari itxi dituzte, eta Iparraldean argindarrik gabe geratu dira milaka lagun. Ufadek Orendaingo kultur etxeko teilatua eraman dute. Argazki bilduma.
<b>Zuhaitzak, erorita. </b>Haizeak eragindako eragozpenik handiena izan ziren arbolak; irudian, Zarautz.
Zuhaitzak, erorita. Haizeak eragindako eragozpenik handiena izan ziren arbolak; irudian, Zarautz. URTZI ALBERDI / UROLA KOSTAKO HITZA Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2020ko urriak 22

Haize bolada indartsuak iragarrita zeuden eta erakundeek ohartarazia zuten arriskuaz, baina, halere, bereziki zailak izan ziren astearte gaua eta asteazken goizaldea. Haizearen indarrak loa eragotzi zien herritar ugariri: ufadek zuhaitzak bota zituzten, edukiontziak mugitu, eta eraikin zatiak askatu. Gertaera horien seinale, suhiltzaileen jarduna: mila irteera baino gehiago egin zituzten Hego Euskal Herrian; ia erdiak, Gipuzkoan. Ondorio kaltegarrienak, berriz, Iparraldean izan ziren: 12.500 etxebizitza argindarrik gabe geratu ziren hainbat orduz; besteak beste, Senperen, Azkainen, Ainhoan (Lapurdi), Alduden, Baigorrin (Nafarroa Beherea) eta Atharratzen (Zuberoa).

Alerta laranja jarria zegoen atzo goizalderako, eta ufada bortitzen aurreikuspenak bete egin ziren: erregistroetako markak hautsi zituen haizearen abiadurak. Eguna argitzerako, nahiko bare zebilen giroa, baina goiz osoan nabaritu zen haizetearen eragina, batez ere garraioan izandako eragozpenetan: eroritako zuhaitzen ondorioz, errepide ugari itxi behar izan zituzten. Herenegun gauean, berriz, ezustekoa izan zen Nafarroako errepideetan: haize boladen ondorioz lau kamioi irauli ziren, N-121 errepidean eta A-12 autobidean; arin zauritu ziren gidariak, baina haietako bat erietxera eraman behar izan zuten.

Kalte materialik okerrenak, berriz, Orendainen (Gipuzkoa) izan ziren: herriko kultur etxearen teilatua eta azken solairua eraman zituen haizeak. Eraikinak kristalezko paretak zituen, eta, lehenbizi, leiho batzuk apurtu ziren; haizea barrura sartu zenean, belarena egin zuen, eta dena eraman zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urkullu gaur, pleno monografikora sartzen. ©DAVID AGUILAR/EFE

Jaurlaritzak hilean 200 euroko laguntzak emango ditu seme-alaba bakoitzeko, hiru urte bete arte

Jone Arruabarrena

2023. urtean sartuko da indarrean neurria, eta urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten familia unitateek jaso ahal izango dute laguntza hori

Maria Jesus Montero Ogasun ministroa ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Ogasun ministroa konpresen eta tanpoien BEZa jaisteko prest agertu da

Oihane Puertas Ramirez

Aurrekontuen proiektuan negoziatu nahi dute neurria, eta, ministroaren arabera, horrela Abortuaren Legean jaso izan balitz baino lehenago sartuko da indarrean. Negoziazioei «laster» ekitea espero du.

Aldak ekintza egin du goizean Baionako suprefeturan, kanpin bat muntatuz. ©Bob Edme

Iruzurrezko alokatze kontratuak jomugan ezarri ditu Aldak

Oihana Teyseyre Koskarat

Baionako suprefetura aitzinean behin-behineko kanpina muntatu dute, alokatzaile andana bat udan etxerik gabe gelditzen dela salatzeko. Prefetari gutun bat helarazi diote, botere publikoek gaiari begirako neurriak har ditzatela galdetzeko.

Ordezkari politikoak eta euskalgintzako eragileen ordezkariak, joan den larunbatean, Seguran, Udalerri Euskaldunen Egunean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Arnasguneetako garapen endogenoa» sustatzeko neurriak eskatu ditu Uemak

Olatz Enzunza Mallona

Estrategia demografikoari buruzko osoko bilkura monografikoa dago Eusko Legebiltzarrean. Uemak uste du hizkuntza politikaren ikuspegitik «gai giltzarria» dela, eta euskara estrategia horietan txertatzeko ekarpenak egin ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...