Bularra ematen dutenek, denbora gehiago oposizioan

2023ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Arartekoak eskaera bat egin dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari: oposizioetan umeari bularra eman behar dieten emakumeei denbora gehiago uzteko proba amaitzeko, edoskitzean pasatako denbora berreskuratu dezaten.

Arartekoak Emakunderen bidez kexa bat jaso zuen esanez Hezkuntza Sailak oposizioetara umearekin joan eta bularra eman behar duten emakumeei ez diela uzten denbora hori berreskuratzen. Arartekoak informazioa eskatu zion Hezkuntza Sailari, eta jakin zuen bularra emateko guneak egokitu zituztela, baina ez zietela denbora gehiago eman emakume horiei; hortaz, gainerako hautagaiek baino denbora gutxiago eduki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.