Greba mugagabean daude Kursaaleko garbitzaileak

jokin sagarzazu
2022ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Astelehenean greba mugagabeari ekin zioten Donostiako Kursaal auditoriumeko garbitzaileek. Vectalia enpresarentzat egiten dute lan, eta 2019. urtetik ez dute igoerarik izan soldatetan. ESK-k azaldu duenez, enpresak ez du onartu «erosteko ahalmena bermatzeko eta lan baldintzak hobetzeko» egindako proposamena. Dena den, sindikatuak Kursaaleko arduradunak egin ditu egoeraren erantzule; uste du «pleguetako aurrekontua hobetuz» gatazka konponduko litzatekeela. ESK-k salatu du langileen ordezkariekin biltzeko eskaerari uko egin diotela. Eraikinaren atarian mobilizatu ziren atzo.

Haiez gain, Gasteizko Heraclio Fournier enpresako langileek bigarren greba eguna egin zuten atzo, KPIaren araberako soldata igoerak eta «lan baldintza duinak» eskatzeko. Gureak taldeko Nafarroako langileek, berriz, protesta egin zuten enpresaren egoitzan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.