Albistea entzun

BAKARRIZKETA

Litioa, lantzen duenarentzat

ADRIANA THOMASA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko apirilak 23

1. Bazen garaia! Meatzariek produkzio tresnak beren esku hartu dituzte, orain haien adibidea zabalduko da eta... Eta urrunegi zoaz. Litioaren munduan ez da halako iraultza bat gertatzen ari, nahiz eta baden mugimendu ugari.

2. Meatzarientzat ez bada, zeinentzat da orduan litioa? Txileko estatuarentzat. Gabriel Boric presidente ezkertiarrak iragarri du litioaren industriaren kontrola hartuko duela estatuak, hark ematen duen mozkinaren zati handi bat bereganatzeko.

3. Litio meatzeak nazionalizatuko ditu, orduan. Bai, baina partzialki baino ez. Estatuak izango du meatzeen eta litioa eraldatzen duten industrien jabetzaren zati handi bat, baina ez du baztertu meatzaritza enpresa handiek parte hartze bat izatea.

4. Zergatik ez ditu osorik nazionalizatuko? Bi arrazoi egon daitezke. Batetik, ezkerrak ez dauka gehiengo osorik Txileko Parlamentuan, eta zentroko eta eskuineko diputatuen babesa beharko du neurria aurrera ateratzeko. Bestetik, multinazionalen inbertsiorako gaitasuna eta teknologia balia ditzake horrela. Gainera, nazioarteko inbertsoreak ez uxatzeko, Txileko estatuak ez ditu hautsiko gaur egun litioa ustiatzeko dauden kontratuak. Gogoan du Boliviako adibidea: Evo Moralesen gobernuak litioaren industria osoa nazionalizatu zuen, baina ez du ekoizpen handirik lortu.

5. Nork ustiatzen du gaur egun Txileko litioa? Txileko bertako SQMk —Augusto Pinochetek pribatizatutako enpresa bat— eta AEBetako Albermarlek. Lehenengoak 2030 arteko kontratua du, eta besteak, 2043 artekoa. Kontratu horiek ez dira hautsiko, baina Boricek aldatu nahi ditu, haietan lekua egiteko Litioaren Konpainia Nazionalari.

6. Litioa inportantea al da? Gero eta inportanteago, gaur egun ezinbesteko osagaia delako bateriak egiteko. Txile ekoizle handienetan bigarrena da, Australiaren ondoren, baina lehenengoa izan nahi du Boricek. Oroitarazi du Atacamako gatzagako litioa soilik ustiatzen dutela orain [goiko irudian], baina beste 60 badituela herrialdeak. Hori bai, Boricen asmoa da ustiategi berri horietan ingurumenari kalte txikiagoa egiten dioten teknikak erabiltzea. Ur asko baliatzen da horretarako, eta halako gutxi dago Atacaman, munduko lekurik lehorrena baita.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Anbulantzia geldirik, igandean istripua izandako Lantziegoko upategi txikiaren aurrean. ©RAQUEL MANZANARES / EFE

Azken hiru urteetan lau pertsona hil dira itota Arabako upategietan

Imanol Magro Eizmendi

Igandeko Eltziegoko istripuan pozoitu zen hirugarren pertsona ondo dago. Anbulantziak iristeko ordubete behar izan zuela salatu dute. 2020an antzeko kasu bat egon zen Lapuebla de Labarcan

Volkswagenek ekoitzitako autoak, lantoki aurreko aparkalekuan ©VW Nafarroa

Absentismoa, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu behar direla dio VWek

Joxerra Senar

Hurrengo lan itunaren negoziazioan, urriaren 19ra bitarte beste sei bilera egitea proposatu du.

Lanbide indartzea nahi duela dio EH Bilduk. Irudian, Lanbideren bulego bat, Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

EH Bilduren ustez, Lanbide indartzea izan behar da Enplegu Legearen xedea

Irune Lasa

Koalizioak 50 zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari. Enplegu politika pasiboen faltan, legea mugatua izango dela dio. Lanbide zuzenbide publikoko erakunde publiko bihurtzearen kontra dago EH Bildu.

Rosarito eta Marian Ibaeta, erdiko biak, dendaren atarian. / ©Endika Portillo, Foku

Betikoek itxi dute atea, betiko

Jone Arruabarrena, Gipuzkoako Hitza

Merkataritza txikia indarra galtzen ari da; horren erakusgarri da azkenaldian pertsianak betiko jaitsi dituzten denda txikien ugaritzea. Fenomeno horren beste aldean dago frankizien eta saltoki handien etengabeko ugaritzea, hori guztia globalizazioarekin lotuta. Gipuzkoan ere nabarmena da aldaketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.