Gerra Ukrainan

Bakhmutetik ateratzeko operazioa atzeratuko dute Wagnerrekoek

Igor Susaeta.
2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Wagner talde paramilitarrak iragarri zuen asteburuan Donetsk eskualdeko Bakhmut hiria konkistatu duela, eta, horrenbestez, bere soldaduak hilaren 25ean direla handik erretiratzekoak. Baina Errusiaren alde borrokatzen diren mertzenarioen buru Jevgeni Prigozhinek atzo jakinarazi zuen, Telegram bidez, operazio hori ekainaren 1era atzeratuko dutela. Errusiako Defentsa Ministerioa egin du horren erantzule—bien arteko ika-mikak oso ohikoak dira— Horrekin guztiarekin lotuta, Kremlinek Donetsk eskualdean duen administrazio militarreko buru Denis Puxilinek adierazi zuen Errusiako indarrek hasi dituztela Bakhmuten minak kentzeko lanak.

Errusiaren aldarrikapenak gorabehera, Ukrainako Gobernuak ukatu egin du hiria galdu izana. Hanna Maliar Defentsa ministrordeak hori azpimarratu zuen herenegun, eta gauza bera egin zuen atzo, Telegramen. Haren arabera, Ukrainako indarrek jarraitzen dute hiriaren alboetatik aurrerapausoak ematen, nahiz eta horien «intentsitatea» apaldu den. «Errusiaren erasorako indarra nabarmen murriztu da». Iturri independenteek ez dute baieztatu ez alde baten, ez bestearen bertsiorik.

Iazko otsailean Errusiak Ukraina inbaditu zuenez geroztik, Bakhmutekoa izaten ari da batailarik luzeena —hamar bat hilabete—, mediatikoena, baita odoltsuena ere, bi aldeen esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.