Biden: «Epaiketan iritzia aldatuko dute agian errepublikano batzuek»

ander perez zala
2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun

Donald Trumpen kontrako epaiketa politikoan herenegun eta atzo ikusi zituzten Kapitolioko erasoko bideoek jarrera aldaketa bat eragin dezaketela uste du Joe Biden AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak: «Epaiketan iritzia aldatuko dute agian [senatari] errepublikano batzuek».

Bidenek ezer gutxi esan du egunotan impeachment-az, eta atzoko adierazpen horiek izan dira auziaz eman duen iritzi publiko bakarra. Izan ere, agintariak adierazi zuen ez duela «ezer ikusi zuzenean», bere lanean «kontzentratuta» dagoelako: «Denok dakigu aurrera jarraitu behar dugula».

Epaiketa politikoaren hirugarren egunean, akusazioak arreta jarri zuen berriz ere Trumpen hitzetan eta ekintzetan, eta oroitarazi zuen AEBetako presidente ohiak ez zuela «damurik» erakutsi iragan hilaren 6an gertaturikoagatik. «Ez zion ezta ohore egin ere hil zen poliziari», esan zuen Ted Lieu kongresukide demokratak.

Orain Trumpen defentsari dagokio bere argudioak aurkeztea, eta, horretarako, hamasei ordu izango ditu gehienez. Aste amaieran edo datorrenaren hasieran amaituko da epaiketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.