Albistea entzun

Mikel Valdivielso. Ehunmilietako zuzendaria

«Erreferente izatea lortu dugu»

Mikel Valdiviesok aitortu du «luze» egin zaiela bi urteko etenaldia, eta «ezegonkortasun handia» bizi izan dutela. Zailtasunak gaindituta, eguna iristeko «irrikan» dago.
IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Unai Ugartemendia -

2022ko uztailak 5

Lanez gainezka dabil Mikel Valdivielso Ehunmilietako zuzendaria (Beasain, Gipuzkoa, 1977). Dena ondo ateratzea nahi du.

Bi urteko etenaldiaren ostean, luze egin al zaizue itxaronaldia?

Aste honetako jarduna ikusi eta gero, agian, beste bi urtekoa ere hartuko nuen [barrez]. Ez, geldialdia luze egin da. Ezegonkortasun handia egon da orain gutxi arte. Halere, berriro martxan jarri ginenean, prestatuta geunden berriro beste etenaldi baterako. Zorionez, badirudi gauzak hobera joan direla azken hilabeteeetan, eta, orain, eguna noiz iritsiko zain gaude denak.

2020an bertan behera geratu ziren lasterketa guztiak. Iaz, aldiz, askok berriro antolatu zituzten. Zuek, ez, ordea. Zergatik?

Guk argi geneukan denok ezagutzen genituen Ehunmiliak antolatu nahi genituela. Inguruko jendeak eta medikuek ez antolatzeko aholkatu ziguten; ezin ginen arriskatu. Argi geneukan, gainera, ez ginela kapazak izango gauzak horren ondo egiteko. Korrikalariak, nolabait, guk zehaztutako eremu batean izan genitzake, baina, ikusleak ezin ditugu kontrolatu. Uste dut gizartearekiko errespetuz jokatu genuela. Azken bi urteetako etenaldiak gogotsuago itzularazi gaitu.

Jendea ez da ahaztu Ehunmiliekin. Berriro dortsal guztiak amaitu dira.

Bai Euskal Herrian, bai Espainiar estatuan, lasterketarik onenen zerrendan gaude, eta hori zerbaitegatik da. Egia da, eta ez dakigu pandemiagatik den ala ez, baina korrikalari atzerritarren kopurua jaitsi egin da; hala ere, ez gaude batere arduratuta. Gaur egun, lasterketa asko antolatzen dira, baina, hala ere, jendea Ehunmiliak berriro noiz egin zain zegoen. Erreferente izatea lortu dugu. Dortsal guztiak amaitzeak lasaitasuna ematen dio antolakuntzari. Orain, guk itzuli behar diogu konfiantza hori korrikalariari.

Boluntarioek ere ez diote bizkarrik eman probari.

Zerbaitengatik zalantzarik ez banuen, gure boluntarioengatik ez nuen. Gure altxorra dira. Izugarria izan da berriro zenbat boluntario lortu ditugun. Alde horretatik, pandemiak mesede egin digu. Berriz ere ilusio handiarekin itzuli dira. Gazteen erantzuna txapela kentzekoa izan da.

Aurrekontuak aurrera ateratzeko arazo handiak izan al dituzue?

Bai, asko. Ez dugu uste azken bi urteetako ondorioengatik izan denik, baizik eta azken zazpi hilabeteengatik. Aurreko irailean aurkeztu genituen aurrekontuak, eta izen emateak, azaroan. Azken zazpi hilabeteetan ikaragarri garestitu da dena Ukrainako gerraren ondorioz, eta, esan dezaket, aurten asko sufrituko dugula aurrekontua aurrera ateratzeko. Antolakuntza gisa, ez genuen aurreikusi gainkostu hau izango genuenik. Ekonomikoki oso urte gogorra izango da aurtengoa.

Asko kostatu al da Ehunmiliak erreferente bihurtzea?

Bai, uste baino gehiago. Beti pentsatzen genuen denbora gutxiago beharko genuela Ehunmilien izen emateak betetzeko. Denak gustura joaten ziren lasterketatik, proiektua ere egonkortuta geneukan, Marimurumendi maratoia ere antolatu genuen jaia osoa izateko... Askotan galdetzen nion neure buruari; zergatik kostatzen zaigu hainbeste? Egia da komunikazioan ez dugula ahalegin berezirik egin, baina, aldi berean, beti argi izan dugu dirua korrikalariengan inbertitu behar genuela.

Zein izango dira aurtengo berrikuntzak?

Berriro antolatu egingo dugula! Hasieratik argi geneukan hau izango zela lelo berria. 2019an izan genuen hamargarren edizio borobil hori errepikatzen saiatu gara. Gutxienez, haren berdina izatea lortu behar dugu. Bestalde, agian, aipagarriena da %90eko plastikoa saihestuko dugula. Leku guztietan ez, baina gehiengo batean edalontziak kenduko ditugu.

Zer esan nahi due Ehunmiliak probak Goierri guztiarentzat?

Ni urrutirago joango nintzateke. Goierrirentzat baino gehiago, Gipuzkoarentzat eta Euskal Herriarentzat zer esan nahi duen esango nuke. Goi mailako proiektu bat tinko izateak asko esan nahi du. Ekonomikoki ere bultzada bat ematen dio inguruari. Goierrikoentzako ilusio ikaragarria da, eta, Beasainen, esaterako, eguraldi ona hasten den bezala, jendeak Ehunmilietako elastikoak ateratzen ditu kalera. Etxe gutxi izango dira Goierrin Ehunmilietako elastikorik gabe.

Zein korrikalari nabarmenduko zenituzke?

Goierriko Bi Handiak lasterketako maila izugarria izango da: Aritz Egea, Jon Aizpuru, Tofol Castanyer, Goar Lopetegi eta Julen Martinez de Estibari ariko dira, besteak beste. Eguraldiak laguntzen badu, lasterketa ikaragarria izango da. Ehunmilietan, berriz, oso polita izango da berriro Javi Dominguez, Elena Calvillo edo Leire Martinez lehiatzen ikustea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Jokalariak joan diren arren, multzo indartsua daukagu»

Ainara Arratibel Gascon

Luzera begirako helburuei baino gehiago, Unzuek «eguneroko lanari» erreparatu nahi dio. Uste du hori dela goiko postuetan egoteko bidea. Lehiakor izan nahi dute beste behin ere.
Berazubin aurkeztu zen atzo Euskal Herria Kopako. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Euskal Herria Kopa prest dago

Ainara Arratibel Gascon

Alaves-Eibar eta Reala-Athletic izango dira finalerdietan. Finala irailaren 4an jokatu da
Irati Osa piraguista entrenamenduetako batean. ©BERRIA

Ur lasaiak, laster bilakatzen

Pettan Uralde

Irati Osak beste domina bat gehitu dio bere sarien zerrendari. Zumaiarrak brontzezko domina lortu zuen aurreko astean, Danimarkako Europako Txapelketan, K2 mailan.
Serena Williams Wimbledoneko neurketa batean, aurtengo ekainean. ©ANDY RAIN

Serena Williamsek erretiroa hartuko du

Uxue Rey Gorraiz

Tenislari estatubatuarrak iragarri du Estatu Batuetako Irekia izanen duela azken txapelketa. Orduan esanen dio agur tenis profesionalari, 40 urterekin. 23 Grand Slam irabazi ditu orain arte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...