Albistea entzun

Dantza

Europan lehiatzeko txartel bila, dantzan

Berria -

2019ko otsailak 16

Kaleko dantzen erakustaldia eta lehiaketa egingo dute gaur Elorrioko Arriola antzokian, 16:00etan hasita: Akadantz. Break On Stage jaialdiaren aurreko saioa izango da: irabazleek Europako jaialdi horretan parte hartuko dute. Gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzendutako lehiaketa da, eta era askotako dantzak ikusi ahal izango dira; besteak beste, funky, house, urban dance, hip-hop, breakdance eta locking eta popping. Hainbat irizpide hartuko dituzte kontuan dantzak baloratzeko: originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia, sinkronia eta talde lana, eta markatutako iraupenera doitzea —hiru minutura—.

'Akadantz'

Gaur, 16:00etatik aurrera, Elorrioko Arriola antzokian (Bizkaia).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Nik hazten eta hezten ditut nire txakurrak»

Maixa Utrera Puelles

Artzain txakurren munduko txapelketan txapeldunorde izan da taldeka. Border collieetan espezialista da, eta uste du «berezko gaitasuna» dutela artzaintzarako, nahiz eta beste arraza askok ere balio duten.
Emakume bat babesteko betaurrekoekin. ©CC0

Benetan babesten al dute betaurreko babesleek?

Unai Etxenausia

Pantailen argi urdinetik begiak babesteko betaurrekoek ez dute frogatu begietako nekearen aurkako propietaterik, ezta loaren kalitatearen aldeko propietaterik ere. Melbourneko Unibertsitateko ikertzaile talde batek azterketa zientifikoa egin du, eta aldizkari batean publikatu dituzte ondorio horiek.
Uxue Rey eta Ane Eslaba, <em>Berria FM</em> podkast feministaren gidariak ©MENDI URRUZUNO

Bihar itzuliko da'Berria FM'

Beñat Mujika Telleria

Uxue Reyk eta Ane Eslabak jarraituko dute gidari lanetan, eta bi astean behin entzun ahalko da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...