Atxikimendua jasotzen jarraitzen du Euskaraldiak

2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asteon abiatuko da Euskaraldia, eta ariketa sozial horri atxikimendua helarazi dioten erakunde eta eragileak euren jarrerak argitzen ari dira, apurka. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean, esaterako hamabost arigune sortuko dira, eta ehun parte hartzaile baino gehiago izango ditu. Beatriz Artolazabal sailburuak eta saileko gainerako kargudunek ahobizi edo belarriprest rolak aukeratu dituzte dagoeneko.

LABek, bestalde, 48 arigune identifikatu ditu, eta dei egin die sindikatuko kideei era aktiboan parte hartu dezaten. 500 txapa inguru banatu dituzte euren liberatuen eta delegatuen artean. Horrez gain, Euskaraldiak iraungo duen bitartean, LABek egingo duen kanpo komunikazio guztia euskara hutsean egingo dute. Hala azaldu dute: «Egunerokoan darabilgun kasuetan eutsiko diogu, eta kamuts genbiltzanetan saiatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.