Albistea entzun

Maribel. 25 urte

«Seme-alabak kentzen dizkizute: dena kentzen dizute»

Berria -

2015eko irailak 6

Bere benetako izenarekin mintzatu nahi du. «Hartara, ezagun egingo naiz: ospetsua». Beste izen bat jartzeko aholkatu diote Bilboko Zubia arreta zentroko beharginek —bertan laguntza jasotzen ari da—, haren intimitatea babeste aldera. «Jar ezazu Maribel». 25 urte ditu, eta bi haurren ama da: 9 urtekoa da neskatoa, 5 urtekoa mutikoa. Sei hilabete egin ditu preso Zaballako kartzelan (Araba), eta hirugarren graduan erantzun ditu galderak. Kartzelan ez dagoenetan, Goiztiri elkarteak kudeatzen duen etxebizitza batean dago. Kexu da: «Oraindik ezin dut bizimodu normalik egin». Seme-alabekin denbora gehiago egon nahi luke. Hasperenka hasi du gogoeta:

«Zaila da. Espetxealdiak dakarren gogorrena da ezin duzula zure seme-alabekin egon. Zure seme-alabak kentzen dizkizute: dena kentzen dizute. Niretzat, hori baino gogorragorik ez da ezertxo ere. Gero, kartzelan kontrolatzen zaituztela? Bai, egia da hori. Baina, kartzelan egon gabe ere, bada kontrola gizarte honetan. Presondegian egon gabe ere, badakizu ondo portatu behar duzula, eta bestela arazoak izango dituzula».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Ione Belarra Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren ministroa, Espainiako Senatuan. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Animalien Ongizaterako Legea indarrean sartu da Hegoaldean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Animalia domestikoak abandonatzen dituztenak zigortu ahalko dituzte legearen bidez, eta debekatuta egongo da animaliak ikuskizun publikoetarako erabiltzea, baina salbuespen asko izango dira.

Iruñeko osasun zentro bat, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroan itxaron zerrendak %29 handitu dira bost urtean, Kontu Ganberaren arabera

Ion Orzaiz - Mikel Elkoroberezibar Beloki

«Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak», ebatzi du Kontu Ganberak. Arreta unitateetako langileen «lan zamaz» ohartarazi du

Entzierro bat, Espainian. ©DAVID FERNANDEZ / EFE

Gizon gipuzkoar bat hil da Espainian, zezen batek adarkatuta

Berria

Olmedo herrian gertatu da ezbeharra (Valladolid, Espainia), entzierro batean.

LAB sindikatuko emakumeen batzarra, atzo, Oiartzunen (Gipuzkoa). ©GORKA RUBIO/ FOKU

LABek eskatu du zaintza lanak eremu pribatutik ateratzea eta «duintzea»

Edurne Begiristain

Sindikatuko 200dik gora emakume Oiartzunen bildu dira, greba feminista antolatzeko. «Zaintza komunitarioa» aldarrikatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...