Hamahiru euskal ziklista ariko dira Munduko Txapelketan

Igande honetan hasiko da lehia, Yorkshiren, txandakako mistoarekin. Hilaren 24an, 25ean, 28an eta 29an jokatuko dituzte proba nagusiak

Julen Etxeberria.
2019ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Igandean hasi eta astebetez jokatuko da Yorkshiren (Ingalaterra) Munduko Txirrindularitza Txapelketa. Euskal Herriko hamahiru txirrindulari ariko dira, guztiak Espainiako selekzioarekin: elite mailan, Imanol Erbiti, Gorka eta Ion Izagirre, Jonathan Castroviejo, Eider Merino, Lourdes Oiarbide eta Ane Santesteban; 23 urtez azpikoan, IƱigo Elosegi eta Xabier Mikel Azparren; eta junior mailan, Igor Arrieta, Amaia Lartitegi, Naia Amondarain eta Irati Puigdefabregas.

Lehia igandean hasiko da, eta estreinakoz txandakako erlojupeko misto bat jokatuko dute: hiru gizon eta hiru emakume ariko dira erreleboka. Castroviejok eta Oiarbidek hartuko dute parte. Proba nagusiak, berriz, datorren astean jokatuko dituzte, bi erlojupekoak eta bi errepidekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.