Albistea entzun

Donostiako 66. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Kolonizazioaren zientzia

<em>Angelo</em> filmaren fotograma bat.
Angelo filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2018ko irailak 26

'Angelo'

Zuzendaria: Markus Schleinzer. Aktoreak: Makita Samba, Alba Rohrwacher, Larisa Faber. Herrialdea: Austria Luxemburgo. Iraupena: 111 minutu.

Filma XVII. mendeko Europan dago girotuta; herrialdea zein den jakiteak ez du garrantzi handirik, edozeinetan gertatzen ahal izan baitzen kontatzen dena. Angeloren bizitza da; Afrikatik eraman zuten umetan —hemen ere herrialdearen izena ez da inon ageri, Afrika da, eta kito—, eta, batera edo bestera izan, beti izanen zen esklabo.

Azken finean, esklabotasunaz, zientzia kolonialaz eta basati zibilizatuaren ideiaz ari baita Markus Schleinzer. Angelok molde diferentetan ezagutuko ditu horiek, eta, era berean, enperadoreak berak ere morrontza sentituko du. Bi pertsonaia horien arteko harremana izaten ahal zen pelikularen ardatza, baina azkenean, ongi definitu ez, eta lausoegi geldituko da bien artekoa.

Distantzia hartuta, Angelo-k kolonialismoaren inguruko irakurketa eskaini nahi digu. Baina hemen ere elipsi eta hutsune gehiegi daude, eta berez interesgarri izateko osagaiak zituen istorioa nahiko desharilkatuta geldituko da.

Hiru ataletan gauza gehiegi hartu nahi, eta, azkenean, azaleko begirada besterik ez du jasoko ikusleak. Eusteko indarrik gabe, azken minutuetan dezente jaitsiko da pelikularen interesa, bukaera oso eztabaidagarriarekin amaitzeraino.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea
Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...