Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Hutsunea

2019ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Zergatik ote da
hutsunearen kontzeptua
(hutsune metafisikoa)
hain erakargarria?
Jartzen zaizkio mugak,
ertzak, kurbadurak,
gorputz bat bailitzan.

Betiera bat behar izan zen
pentsamenera iristen,
pentsamendu handietako bat
hutsunea izan zedin.

Norbere izatetik,
norbera izatetik,
ez baitago libratzerik,
hutsunea izan daiteke
haserretzeko era bat
pentsatzeko daukagun
ahalmenagatik.

Hor konpon!
Sentitzen dut,
beraz naiz.
Gainerakoa,
zuentzat.
Zuretzat ere bai,
Oteiza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.