ELAk kontuak ez babesteko eskatu dio ezker politikoari

2019ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
ELA sindikatuak nabarmendu du EAJk, PSE-EEk eta PPk itxita duela «murrizketa politikari eusteko» akordioa, eta ezker politikoari galdegin dio «benetako oposizio gisa» joka dezala Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen aurka, eta ez ditzala babestu.

Mitxel Lakuntza idazkari nagusiaren iritziz, aurrekontuekin eta DSBE diru sarrerak bermatzeko errentarekin gertatzen ari denak agerian uzten du «benetako hiruko bat» dagoela. Horregatik, ezkerreko indarrei eskatu die posizio argia finka dezatela politika horien aurka: «Ezinezkoa da aurrekontu sozialak izatea gastu araua oinarritzat hartuta. Ezkerrak, marko hau onartuz gero, murrizketen markoa ontzat ematen du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.