Solanak ukatu du gastuaren araua ez dutela beteko

2017ko abenduaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuak herenegun gutun batean ohartarazi zion Nafarroako Gobernuari aurten gastuaren araua ez zuela beteko. Gizarte Segurantza ezik, beste administrazioak arau hori betetzera derrigortuta daude. Atzo Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak zehaztu zuen hainbat erkidegori gutun bera igorri diela, eta «esku hartzeko bete beharra» dutela.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko eledunak erantzun zuen araua beteko dutela: «Nafarroako Gobernuaren metodologiaren arabera, ez gaude egoera horretan». UPNk azalpenak eskatu dizkio exekutiboari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.