Libiako kostaldean 236 pertsona erreskatatu dituzte

2021eko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundearen Ocean Viking itsasontziak 236 lagun erreskatatu zituen atzo Libiako kostaldetik gertu. Ontzian zihoazenetatik 114 adin txikikoak dira.

Egoera txarrean zeuden bi txalupatan zeuden migratzaileak, eta haietako asko deshidratatuta eta ahul zeuden. Emakumeetako zenbaitek erregaiak eragindako erredurak zituzten. Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, migratzaile gehienak Afrika mendebaldekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.