Albistea entzun

KRITIKA. Irakurketa performatiboak

Idazleak oholtzara

Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi, Bilboko saioaren une batean.
Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi, Bilboko saioaren une batean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Agus Perez -

2021eko martxoak 23

'Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia' eta 'Andrezaharraren manifestua'

Lekuak: Bilboko Azkuna Zentroa eta Errenteriako Niessen aretoa. Egunak: Martxoaren 20a eta 21a.

Martxoaren 21ean ospatzen du Unescok Poesiaren Eguna, eta beharbada horren harira ikusi ditugu bi emanaldi poetiko asteburu honetan. Haietariko lehena Loraldia jaialdiaren eskutik etorri da, eta bere jatorri hirukoitza eszena gaineko hainbat eratan gauzatu da.

Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia izeneko lanak Fernando Pessoak XX. mendearen hasieran idatzitako O marinehiro du oinarrian, eta jakin beharra dago egile portugaldarrak lan harekin ireki zuela orain dela mende bat antzerki estatiko delakoaren saila, hau da, gaur egun antzerki posdramatiko deituko genukeena. Egia da O marinheiro izan zela egitasmo hartako lan bukatu bakarra, baina gure Sarriren kultura entziklopedikoak Marinela plazaratu zuen 80ko hamarkadan, eta orain Mikel Antzak idatzi du Loraldian ikusi dugun lana, gogorapenen lainoetatik tiraka eta testuan Euskal Herriarekin zerikusi zuzena duten pasadizo esanguratsuak tartekatuz.

Jatorrizkoan hiru dontzeila zeuden laugarren baten hilkutxaren inguruan, baina oraingo honetan Erika Olaizolak eta Ainhoa Alberdik bete dituzte beilarien rolak, hirugarrenarena hutsik egon den aulkiaren eta atzean proiektatu diren itzalen esku utzita. Soineko dotore beltzekin jantzita, aulkiekin eta haien gaineko gorputzen posizioekin jostatu dira, eta aitzin solasean Mikel Antzak berak azaldu ditu aroak eta kulturak zeharkatu dituen lan honen xehetasunak. Plano askotako emanaldian zehar ere parte hartu du Antzak, eta noizean behin taula gaineko bi partaideek, Pessoaren burutazio poetiko-filosofikoetatik irten, errealitatera etorri, eta elkarri galdetu diote noren txanda ote zen irakurketa performatiboaren garapenean.

Eta Bilbotik Errenteriara, bertan eman baita Mari Luz Esteban pentsalari eta idazlearen Andrezaharraren manifestua. Hasteko eta behin, esan beharra dago proposamen hau Eako Poesia Egunen antolatzaileen enkarguz sortu eta iazko abenduan eman zela Bizkaiko herri hartan. Pessoaren inguruko lanaren balioak planoen aniztasuna eta kulturartekotasuna baldin baziren, oraingo honetan konplexuagoa izan da planteamendu eszenikoa, eta taula gainean hiru antzezle —Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide eta Iraia Elias—, musikari bat —Jurdana Otxoa— eta idazlea bera egon dira, haien rolak bereiztea zaila bezain antzua den arren. Izan ere, denak izan dira osotasun aberasgarri baten parte, orain dantzan orain irakurketan, orain ardo kopa bana edaten, orain beren buruari andre zaharra izatea zer ote den galdetuz, Estebanek planteatzen zien ispilu metaforikoaren aurrean.

Emakume gorputzaren agerikotasuna izan da lehendabiziko gai bisuala, eta gero Estebanen saiakera poetikoan sartu gara —Pamielan argitaratu zen 2019an—. Bitartean, emakume edadetu batzuen gogoetak entzun ditugu, haien artean mezu positiboak eta bizitzan egindakoaren gaineko harrotasun lasaia antzematen zirela, eta behin edo behin errealitatera ekartzen zituen Estebanek beste laurak, haiek gehiegizko ameskerietan sartzen zirela ikusita. Azkenik, emanaldiaren funtsa laburbiltzeko, egokia iruditu zait idazlearen aipu hau hona ekartzea: «Ez diot uko egiten zaharra naizela aitortzeari ZA-HA-RRA. Hitz hori letreiatzen dut astiro. Haren loditasuna dastatzen dut, haren sonoritatea. Hemen naiz. Begira nazazu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Zepai bizi izan zen etxean ipinitako oroigarria, Idiazabalen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Bi aroren arteko lokarri

Hodei Iruretagoiena

Akilino Izagirre Amenabar 'Zepai' zena omendu dute Idiazabalen, bertsolariaren heriotzaren 50. urteurrenean. 36ko gerra osteko hutsuneari buelta eman ziotenetako bat izan zen, Uztapide eta Basarriren aroaren atariko.
NIFFeko antolatzaileak, zinema jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdian ikuspegi feminista txertatuko dute

Olaia L. Garaialde

Abuztuaren 4tik 7ra egingo dute. Programan, proiekzioak, ikastaroak, liburu aurkezpenak eta Lucia Herreroren argazki erakusketa daude
Jon Insausti, Jose Mari Zabala, Klaas van Gorkum, Iratxe Jaio eta Susana Soto, atzo, San Telmon. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Museo Bikoitzak, lekuko bikoitza: Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum

Andoni Imaz

Jose Mari Zabalak aukeratu ditu bi artistak San Telmo museoaren programari jarraipena emateko. Begirada antropologikoarekin aztertuko dute bilduma datozen hilabeteetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.