Koronabirusa

Zahar etxeetan 600 egoiliar baino gehiago kutsatu dira, eta bost zendu dira

Maite Asensio Lozano.
2022ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Beste behin, koronabirusa zahar etxeetan hedatzen ari da; intzidentziarik handiena beste adin tarteetan izan arren, birusa zaurgarrienengana iritsi da berriro, eta azken egunotan bost lagun hil ditu egoiliarren artean: bi Araban, bi Bizkaian eta bat Gipuzkoan. «Zentro hauek ez dira irlak: kanpoan intzidentzia handitu ahala, barruan ere handitzen da», berretsi du Mari Carmen Maeztuk, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetarako kontseilariak. Kutsatzeek nabarmen egin dute gora adinekoen egoitzetan, baina baikor mintzatu da: «Txertoei esker, inpaktua txikiagoa izaten ari da. Nafarroako zentroetan, txertaketa pauta osoa zuen inor ez da hil».

Erakundeek azken egunotan emandako datuen arabera, 610 positibo atzeman zituzten asteon zahar etxeetan: Nafarroan 320 kasu izan dira, Bizkaian 188, Gipuzkoan 62 eta Araban 40. Egoiliar gehienek ez dute sintomarik, baina kasu batzuk erietxera heldu dira: 26 Bizkaian (abenduaren 31ko kopuruaren bikoitza), sei Nafarroan eta bat Araban. Egoiliarrak ez ezik, langileak ere gaixotzen ari dira: Nafarroako zentroetan 224 profesional daude eri edo etxean bakartuta, eta Arabakoetan, 171.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.