Energia enpresa publiko bat sortzea eskatu du Zurekin Nafarroa koalizioak

Ion Orzaiz.
Iruñea
2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Lehen agerraldi publikoa egin du Zurekin Nafarroa marka sortu berriak. Ahal Dugu-k, NEB Nafarroako Ezker Batuak, Batzarrek eta zenbait ekintzaile independentek heldu den urteko hauteskundeei begira osatutako koalizioak hasiera eman nahi izan dio urte politikoari, energia ekoizpenaren eta kontsumoaren auziari erreparatuz.

Zehazki, Nafarroan «energia enpresa publiko bat sortzeko urratsak» galdegin ditu Begoña Alfarok, koalizioko bozeramaile eta Ahal Dugu-ko buruak, gobernuari eusten dioten lau taldeek—PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak— 2019an sinatu zuten itun programatikoari jarraikiz. «Behin-behineko neurriez harago, egiturazko neurriak behar ditugu epe ertain eta luzera; izan ere, energia izanik egungo baliabide oinarrizko eta beharrezkoena, ezin dugu esku pribatuetan utzi».

Alfarorekin batera, hedabideen aurrean azaldu da Carlos Guzman, Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile eta Zurekin Nafarroako eleduna. Azaldu duenez, koalizioak asmoa du datozen asteetan hainbat gizarte eragile eta elkarterekin batzartzeko, «guztion interesekoak diren auziak eztabaidatu, eragileen ekarpenak jaso eta, horrekin, hauteskunde programa bat osatzeko». Horrez gain, koalizioa «Nafarroako udalerri nagusietan» aurkezteko asmoa dute, eta batzeko deia egin diote «ezkerraren eta aurrerabidearen esparruko jendeari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.