OMENALDIAK

2019ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gladys del Estal hil zutenetik 40 urte beteko direla eta, memoria ariketa berezia egin nahi dute aurten Eguzki eta Gladys Gogoan taldeek.

Gaur, ekainak 1, larunbata

11:00. Bizikleta martxa, Bulebarretik abiatuta. 12:00etan, omenaldia, Kristinaenean; eta 14:30ean, bazkaria.

Bihar, ekainak 2, igandea

12:00. Bardeako tiro eremuaren aurkako martxa, Arguedasen; omenaldia egingo diote Del Estali.

18:00. Martxa Tuteran, Foruen plazatik Ebroko zubira.

Ekainak 3, astelehena

12:00. Omenaldia EHUren Informatika Fakultatean (Donostia). Gladys del Estal aretoa irekiko dute.

19:00. Gladys Gogoan ekitaldia, Donostian, Koldo Mitxelenan. Mahai ingurua: Txuri Ollo eta Karlos Irujo (NUPeko antropologoak) eta Rafa Aldai (Gladys Gogoan), Olatz Beobidek bideratuta. Ondoren, bi bideo emanaldi: Adiorik gabe, Gladys (Koldo Almandoz) eta Gladysen leihoa (Bertha Gaztelumendi); azkenik, Imanol Alberdiren musika emanaldia.

Erakusketak

Donostia. Informatika Fakultatean, ekainaren 3tik 15era.

Iruñea. Geltokian, maiatzaren 24tik ekainaren 2ra.

Tutera. El Molinar gizarte etxean, ekainaren 3tik 20ra.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA