Donostiako mausoleo frankistan 17 antifaxista daude gutxienez

Olatz Enzunza Mallona.
2022ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Polloe hilerrian Jainkoarengatik eta Espainiarengatik eroritakoen alde eraikitako mausoleo baten barruan lurperaturik frankisten gorpuzkiak ez ezik miliziano antifaxistak ere badaudela ondorioztatu du Aranzadi zientzia elkarteak. Atzo aurkeztu zuten txostena, Donostiako Udalean, eta uste dute frankisten 17 biktima daudela gutxienez.

Hilerriko langile bakoitzari txosten bat egiteko eskatu zioten zientzia elkartekoek, eta, guztira, hobian lurperatutako 121 pertsonaren izen zerrenda osatu zuten. Zerrenda hori hartuta, historialariek izenak banan-banan aztertu dituzte, eta ikusi dute horietako 17 miliziano, gutxienez, anarkista, komunista eta sozialistak zirela, Donostia tropa faxistengandik defendatzera joandakoak. 17 baieztatuta daude, beraz. Beste 14, ordea, zalantzan daude, «informazio kontraesankorra» dagoelako; hau da, ez dagoelako argi norekin borrokatu ziren gerran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.