GIB birusa ezabatuta, bigarrenez

Baieztatu dute GIBak jotako eri bat sendatu egin dela Londresen. Bigarren kasua da munduan

gotzon hermosilla
2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Albistea iaz iritsi zen, baina orain baieztatu dute, The Lancet HIV aldizkarian argitaratutako artikulu batean: Londresen, GIB giza immunoeskasiaren birusa zuenpaziente bati birusa desagertu egin zaio, zelula amen bidezko transplante bat egin ostean. GIBaren kontrako botikak hartzeari utzi, eta orain, 29 hilabete geroago, birusaren arrastorik gabe jarraitzen baitu.

Oraindik asko falta da GIBa sendatze bidean dagoela baieztatu ahal izateko, baina albisteak itxaropen izpi bat ekarri du, Londreskoa munduko bigarren kasua izan baita. Lehenago, Berlinen ere lortu zuten paziente bati—geroztik Berlingo paziente gisa ezagutzen dute— GIBa desagerraraztea, 2009an.

Hirugarren kasu bat ere egon daiteke, hori guztiz baieztaturik ez dagoen arren. Dusseldorfen ere (Alemania), leuzemia zuen paziente bati hezur muinaren transplantea egin zioten, eta ebakuntza egin ziotenetik hamalau hilabete igaro ostean, pazienteakGIBarekin jarraitzen du kontrako botikarik hartu gabe, eta ez diote birusaren aztarnarik detektatu.

Hala ere, medikuek zehaztu dute Dusseldorfeko pazienteen kasuan «GIBaren epe luzerako erremisioa» gertatu dela, eta oraingoz ezin dela erabateko sendatzeaz edo birusa desagertu izanaz mintzatu.

«Oraindik hesi asko gainditu behar dira bide hau gaixo guztiak sendatzeko estrategia gisa erabili ahal izateko», azaldu du Javier Martinez-Picado ikerlariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.