Hamar urteko zigorra Bialiatski Nobel saridunari

2023ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Minskeko auzitegi batek hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio Ales Bialiatskiri, Bielorrusiako giza eskubideen defendatzaile ezagun eta 2022ko Bakearen Nobel saridunari, Viasna GKE gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakinarazi zuenez. Bialiatski eta beste hiru ekintzaile zigortu ditu Marina Zapasnik epaileak, talde antolatu bateko kide izatea, kontrabandoan aritzea, eta ordena publikoaren aurkako eraso larriak egiten dituzten ekintza kolektiboak finantzatzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.