Irudia. Bilbo

Maletak, «laneko deserria» salatzeko

MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Navaleko langileen ordezkariek Sestaoko (Bizkaia) ontziolaren eta Ezkerraldearen «hilketa industriala» leporatu zieten atzo Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Ehunka langilek eta Ezkerraldeko herritarrek egin zuten manifestazioa Bilboko kaleetan, ontziola likidazioaren zulotik ateratzeko erreskate publiko bat eskatzeko. Otsailaren 28an kaleratu zituzten Navaleko 175 beharginak, eta, inbertitzailerik agertu ezean, Cadizko, Ferrolgo edo Cartagenako ontziola militar publikoetara lan egitera joateko aukera eman die Madrilek. Lekualdatzeen kontra agertu dira Sestaoko langileak, eta eskuetan maleta bana zeukatela hasi zuten manifestazioa Bizkaiko hiriburuan, «laneko deserria» kritikatzeko. Juan Llorden langile batzordeko presidentearen esanetan, Europak ematen die baimena Gasteizko eta Madrilgo gobernuei ontziola erosteko edo alokatzeko. Llordenen iritziz, duela hamalau urte izandako pribatizazioaren porrotak ekarri du gaur egungo egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.