Errusiak bi lagun hil ditu Dnipro hiria bonbardatzean

2023ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Errusiako armadak Ukrainako Dnipro hiriko klinika bat bonbardatu zuen herenegun gauean, eta, eraso horretan, gutxienez bi lagun hil eta 23 zauritu zituen. Volodimir Zelenski presidentearentzat, gertaturikoa «gizateriaren kontrako krimen bat» izan da, atzo sare sozialetan jarritako mezu batean idatzi zuenez.

Errusiako Defentsa Ministerioak, berriz, atzo esan zuen Ukrainako armadaren arma biltegi bati eraso egin ziola, eta, orain arte bezala, ukatu egin zuen herrialdeko soldaduek gerra krimenak egin dituztela Ukrainan. Horren ondoren, Moskuk salatu zuen Ukrainako armadak bi misil bota zituela Errusia hegoaldean, baina horiek suntsitzea lortu zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.