Noiz sortua: 2016-04-20 00:30:00

LARREPETIT

Bateriak kargatzera

Eneko Gorri -

2016ko apirilak 20
Batzuetan, Ipar Euskal Herriko administrazioetan euskara teknikari gisa ari garenak arno basoan erori den ogi puxka trabagarria bezalakoak garela iruditzen zait. Edo beste batzuetan, estropada batean jarriak garela, korrontearen kontra, laguntzarik gabe eta lemazainik gabe arraunean ari izan behar garen sentsazioa dut. Gertatu zait lankideen begietan kolega exotikoaren papera betetzen dudala nabaritzea ere; sagardotegi afaria antolatzeko, edo sortu berria den txakurrari euskal izen bat emateko baliagarri, baina euskara plana garatzerakoan kakingarri. Haren epe amaigabe, hizkera ulergaitz, inertzia pisu, nahikeria politiko epel eta onarpen zirkuitu luzeekin, administrazioak badu jendea beherantz tiratzeko joera. Horri gehitzen badiogu Ā«frantsesĀ» izaerak suposatzen duen jakobinismo, zentralizatze eta asimilatzea, erraz imajinatzen da zer suhartasunarekin hartzen duten euskararen biziberritzea bezalako erronka. Ingurune horretan nabigatzen dugu egunero, aldekoak aliatu gisa hartuz eta kontrakoei beren pertolikeria aurpegiratuz. Norabidea tinko atxikitzeko eta exijentzia maila bere gorenean mantentzeko, erregularki bateriak kargatzea ezinbestekoa da.

Horretarako, urtero Udaltopekin konta dezakegu! Herrietako euskara zerbitzuen topaketak aireberritze bat dira iparrrrrraldeko teknikariontzat. Ez baitezpada euskararen herria bere osotasunean hartzen duen jardunaldia delako (Hegozentrismoaren pisuaz askatzea ze zaila zaigun...), baina gauzak egiten direla ohartarazteko eta egin daitezkeela oroitarazteko. Teknikari, hautetsi, ikerlari eta kazetarien lekukotasunekin janzten ditugu geure buruak. Urtero ideia berriekin eta indarberriturik sartzen gara gure lurraldeetara. Euskararen normalizaziora iristeko helmuga oraindik urrun dugunok beste batzuek bidea ireki digutela kontzientzia hartzen dugu. Bihar arte!

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek, Europara begira, Sanchez babestu du, eta onartu du egoera «oso konplexua» dela, baina hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna