John Frusciante
':II.'
Bere bakarkako ibilbide osoa jarraitu ez badut ere, izugarri gustatzen zait John Frusciante, eta badakit, bere izena azaltzen den bakoitzean, zerbait interesgarria edo, gutxienez, kuriosoa egongo dela inguruan. The Empyrean zoragarri haren ondoren, elektronikarantz salto egin zuen, eta orain pauso bat harago eman du, eta guztiz esperimentaziozkoa den diskoa argitaratu du. Noise-a nagusi, giro ezberdinetan aurki ditzakeen zaratatxoekin osatu ditu abestiak. Esperimentatu egin du, eta entzuten duenaren nondik norakoa ulertu gabe utziko du publikoaren gehiengoa. Nik ere zaratatik harago ez dut ezer aurkitu, baina Fruscianteri bost axola, beste behin, nahi duena egin baitu, jenio batek egin dezakeen bezala.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.