Klobber
'Clap Time!'
Donostiako Nuevo Catecismo Catolico taldeko abeslari Gonzalok nabarmendu du bere sare sozialetan Madrilen finkatutako taldearen lan berria: «Disko hau ez dut urteko onenen artean ikusi, agian nire gustua penagarria da edo agian ez naiz ezertaz enteratzen». Donostiarraren begi eta belarri fina ezagututa, ziztuan murgildu naiz txalotzeko sasoi honetan. Grabazioak Erresuma Batuko eta AEBetako punk rock iturri gozoenetatik edaten du; tartean, Zero Boys, Circle Jerks eta The Clash. Bada, diskoak aipatutako punk esentzia zahar eta klasikoa haizatzen du kantu biribiletan. Grabazioaren produkzioa ere egokia da, 1980ko hamarkadako Kaliforniara eramaten baitu entzulea. Halaber, abeslariaren lana txalotzekoa da. Punk rock zale andana konbentzituko du.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.