Bill Frisell, Tim O´Brian & Dale Bruning

'Life Lessons'

Diskoetxea: eTown.

Andoni Tolosa.
2022ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ohikoan ongi funtzionatzen duen errezeta da; jarri eskarmentu handiko hiru musikari, utzi pixka bat jolasten, egiten dutena grabatu, eta azkenik, argitaratu. Horixe da hiru gitarra jotzaile hauen (Bill Frisell, Tim O´Brian eta Dale Bruning) elkarlanetik sortutako disko honek aditzera ematen duena. Folk, country eta blues apurren baten artean nabigatzen dute kantuok, eta musikarien maisutasuna erakusten dute. Baina, kontuz, ez dira hiru birtuoso bere gaitasun teknikoaren etengabeko erakustaldiak egiten. Maite dituzten musiken gaineko irakurketa jostagarria egiten diharduten jakinduria handiko hiru musikari dira. Aldea oso nabarmena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.