Elias Akselsen

'Horta'

Diskoetxea: Skayerstaten.

Andoni Tolosa.
2022ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Beti lotu izan dugu ijitoen musika eta kultura Europako ekialdearekin eta hegoaldearekin; disko honek, ordea, gogoratuko digu nomaden kultura Europa iparraldean ere garatu zela. Noski, ez dago zertan Furey anaia irlandarren edo, berriki, Sam Lee ingelesaren lana gogoratu. Iparralderago ere jo zuten; are gehiago, Elias Akselsen norvegiarraren hamargarren disko honek gogorarazten digu Eskandinavian ere badirela ijitoak. Hain zuzen, haien kantutegia berreskuratzen du, modu zuzen eta edergarririk gabekoan. Kantu bilduma honen artifizio faltak adieraziko digu musikak ez duela gehigarri askorik behar erakargarri, indartsu eta azken finean, esanguratsu gertatzeko. Bai, honela aritzen omen ziren Norvegiako ijitoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.