Nautilus

'Loogaroo'

Diskoetxea: Trad Records 2022.

Andoni Tolosa.
2022ko urriaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esanguratsua da Europan, bederen, musika tradizionalaren eta garaikidearen arteko mugan dabiltzan artisten kopurua. Bide horri heldu dio Florian de Schepperrek eta Pablo Golderrek osatzen duten Loogaroo bikoteak bere lehenengo diskoan. Gitarra akustikoaren eta soinu txikiaren arteko dialektikak osatzen du diskoaren funtsa, eta nahiko ongi ekiditen dituzte gehiegizko birtuosismoaren edota nahasketa gatzgabeen arriskuak. Horrela ondu dute entzuteko zein dantzarako oso aproposa den kantu-bilduma hau, non nagusi diren erritmo tradizionalen berrirakurketa inspiratuak. Dotorea eta fina gertatzen da emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.