Albistea entzun

Gentilesky

'Gentilesky'

Diskoetxea: HoZac Records.

Julen Azpitarte -

2023ko irailak 17

Sardiniako eta Istanbulgo musikariz osatutako post-punk egitasmoa da Gentilesky. Taldearen estreinako lan homonimoa AEBetako HoZac zigilu prestigiotsuak plazaratu du —diskoetxearen erreferentzia guztiak dira interesgarriak, bereziki liburuak—. Gentileskyren proposamenari dagokionez, erritmo angeluar, dantzagarri eta itsaskorrak jorratzen ditu, post-punk tradizio klasikoari jarraikiz. Halere, tarteka, eremu etereoagoetan murgiltzen da, psikodeliara gerturatzeko asmoz. Grabazioa laster izango da eskuragarri, eta post-punkaren zaleentzako gozoki eztia bilakatuko da, bere garraztasunean, areago HoZacen labelarekin baldin badator.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EHZko kideak Kanboko gaztetxean egin duten biltzar nagusiaren ondoren ©EHZ

Arberatzen izanen da 2024ko EHZ

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur egin dute biltzar nagusia EHZko laguntzaileek, Kanboko gaztetxean, eta heldu den urtean Amikuzera mugitzea erabaki dute. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala Nafarroa Behereko herri horretan.

Victor Erize zinema zuzendaria, atzo, Donostian, Lumiere anaiei keinu egiten dien kamiseta erakusten. ©JON URBE / FOKU

Erize: «Jatorrian, film bat ikustea kontenplazio ekintza bat zen»

Itziar Ugarte Irizar

Zinema ikustearen «esperientzia publikoa» eta aretoak defendatu ditu Victor Erizek 'Cerrar los ojos' filma aurkeztu berritan. Ana Torrent aktorearen eskutik jaso zuen atzo gauean Donostia saria
<b><em>Great absence <em>filmeko zuzendari Kei Chika-Ura eta Tatsuya Fujiaktorea, atzo, Donostian.</em> </em></b> ©JUAN HERRERO / EFE

Aita-seme batzuen elkartzea

Jone Bastida Alzuru

Kei Chika-Ura zinemagile japoniarrak dementziaren eta familia istorio baten inguruan gertatzen den pelikula bat aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean: 'Great Absence'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.