Musika. Arwen

'The Soul's Sentence'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Hamalau urteko isilaldia ondo baliatu du Madrilgo Arwen taldeak. Artisauen antzera eta presarik gabe landu dute The Soul's Sentence hirugarren diskoa. Pasatutako denborak merezi izan du. Sormen aro luzean talentuari zukua atera diote, taldekide aldaketak izan badituzte ere. Jose Garrido abeslari, gitarrista eta gidariak estudio propioa izateak mesede egin dio azken emaitzari. Metal melodikoari omenaldi ederra egin diote pasarte heavy, hard rock, progresibo eta alternatiboekin. Abesti guztiak dira nabarmendu beharrekoak, baita Chris Cornell zenari eskaini dioten moldaketa ere. Hollow Days, Torn From Home, Endless Burden eta Beyond Pain piezak dira esanguratsuenak, dituzten ñabardura guztiengatik. Miraritzat hartu behar da boskotearen itzulera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.