Monica Salmaso eta Dory Caimmy
'Canto seductor'
Afro-sanbaz hitz egiten badugu, nahitaezkoa da Bahia aldera burua jiratzea; gauza jakina da hura dela Brasilgo hiririk beltzena. Ez da bertakoa Monica Salmaso, Sao Paulokoa baizik, eta, hala eta guztiz ere, generoari dagozkion alerik ederrenetakoak sinatu ditu azken bi hamarkadetan. Sanba geldoa da, lirikoa oso, eta Salmaso andrearen ahotsa, berriz, izugarria. Modu ederra gogorarazteko sanba ez dela (are gutxiago guk sanba deritzoguna) musika genero bat, baizik eta musika genero anitz biltzen dituen ispilu musikala. Gainera, disko honetarako Dory Caimmyren laguntza eduki du. Estirpe musikal oso baten ordezkari gisara. Bi ahots jakintsu jolas ederretan.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.