Nhil

'Bizi bagina bezala'

Argitalpena: Egilea editore.

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aretxabaletatik datorren taldea da Nhil, duela bi urte lehenengo lana argitaratu eta orain bigarrena besapean dakarrena. Aurrekoaren ildotik jarraituz, Bizi bagina bezala honetan ere pop doinu goxoak eta funka dira nagusi, ohikoak ditugun gitarra, baxu eta bateriaz gain, piano, tronboi eta saxofoiarekin osotasun bat lotuta. Bederatzi abestiko disko honetan badu lekua bluesak ere, Ahaztu baino lehen abestian nabaritzen den bezala; eta rock nahiz jazz printzak aurki ditzakegu handik eta hemendik. Lan ederra egin du seikoteak honakoan, eta aurrekoa baino osoagoa eta helduagoa den diskoa sortu du, eguraldi txarrarekin etxean gustura entzutekoa. Ez da agian top salmentetan azalduko, baina ezagutzea merezi duen horietakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.