Primal Fear

'Apocalypse'

Diskoetxea: Frontiers Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Urteko heavy metal kantuetako bat egin du Alemaniako Primal Fear taldeak: King of Madness. Bideoklip eta guzti aurkeztu zuten, Apocalypse disko berria atera aurretik. Beraien ibilbide luzeko hamabigarren lana da, eta ahalegin berezia egin dute ohiko egiturak ez errepikatzeko. Mat Sinner baxu jotzaileak urteak daramatza bere taldearentzat zein besteentzat kantuak sortzen eta ekoizten. Oraingoan, konposizio finenak bere oinarrizko bandarentzako gorde ditu. New Rise, The Ritual, Hounds of Justice eta The Beast abestiek heavy metal alemaniarren sugarra biziberritzen dute. Era berean, azpimarratzekoa da Ralf Scheepers abeslariaren sasoi paregabea. Urriaren 7an, Bilboko Santana 27 aretoan ariko dira zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.