Perrate

'Tres golpes'

Diskoetxeak: El Volcan Musica eta Lovemonk.

Andoni Tolosa.
2022ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Flamenkoaren gaineko topikoak zalantzan jartzeko modurik onenetako bat da Perrateren (aurretik Tomas de Perrate) disko berria birritan (edo gehiagotan) entzutea. Hasi Boa Doña, chacona de negros y gitanos izugarriarekin, eta Extremadurakoaren ahots eta kantaera bizigarriarekin; jarraitu segidan datorren Tres golpes fandango biluziarekin; eta segi ondoren datorren Yo soy la locura dramatikoarekin. Hiru kantuekin irabazten zaituzten disko horietako bat da, eta oraindik beste 11 datoz atzetik. Benetan, oilo larrua jartzen duten disko horietako bat da Perraterena, eta nago kantaorearen arteaz gain azpimarragarria dela Raul Refreeren ekoizpen-lana; izugarria da erroetatik esentzia destilatzeko duen gaitasuna. Disko bikaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.