Musika. Lined

'Soulcrifice'

Diskoetxea: Art Gates Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hutsunea betetzeko prest daude. Arrasateko Lined taldea biziberrituta itzuli da Soulcrifice bigarren diskoarekin. Boskotea osatu, hizkuntza aldatu eta proposamena berritu dute. Urteetan pilaturiko esperientzia nabari da abesti berrietan; izandako pazientziari esker, urrats serioa egin dute. Death metal melodiko suediarraren eta thrash metal europarraren artean egonkortu dira. The Haunted bandaren oreka gogora ekar dezakete. Konparazioen zama albo batera utzita, melodia eta riff onekin egituratu dute errepertorioa. Buried Alive, Slaves, Devil eta The Reaper dira abesti esanguratsuenak. Ekoizle aproposenarekin lan egiten dute, eta ikusgarritasuna duen zigilua hautatu dute diskoa plazaratzeko. Darkness By Oath herrikide desagertuek utzitako lekua merezi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.