Musika. Karen Peris

'A song is way above the lawn'

Diskoetxea: Bella Union.

Andoni Tolosa.
2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
The Innocence Mission taldearen diskoa izan gabe, The Innocence Mission disko bat badirudi, zer da? Erantzuna ez da zaila: Karen Perisen disko bat. Hain du ahotsa eta kantaera berezia, hain da pertsonala kantuen geldotasuna ulertzeko era, hain da bikaina malenkonia interpretatzeko modua... Bai, disko hau kantu gozoz beteta dago, non popak eta folkak bat egiten duten pianoen eta gitarren laguntzaz.

Diskoa aurkezteko, I would sing along abestiarekin bideo bat argitaratu du, eskuz margotutako animazio eder batean elefante bat protagonista duela.

Berriro ere udazkenerako soinu banda ezin hobea izan daitekeena ondu du The Innocene Missioneko kantariak, bakarkako bigarren lan honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.