Intza
'Ilundu aurretik'
Hasi berrien freskotasuna erakusten duen lan honek badauka anbizio handiagoko lehengairik ere. Benitorekin eta Uhats taldearekin egindako kontzertuek eman dioten esperientzia ere kontuan hartu beharrekoa da. Ahotsa da protagonista; leuna, goxoa eta teknikoki bete-betekoa. Kantu guztien egilea da Intza, eta Gaztain estudioa eta Eñaut Gaztañagaren zigilua oso present daude maiz (Amaiera baten hasiera-n, kasurako). Bakardadean dugu ahotsaren erakustaldi ederrenetako bat: dotorea, bikoiztua eta rock egitura hedakorraz babestua. Barne-barneko atmosferak dira nagusi oro har, eta kantu biluzi eta sentikorren bitartez (Zurekin) daukan potentziala erakutsi digu. Hazi daitekeen eta haziko den artista. Entzun, bestela, Desizozten singlea.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.