Albistea entzun

Verde Prato

'Euskal Pop Erradikala'

Diskoetxea: Plan B Rec.

Julen Azpitarte -

2022ko azaroak 27

Hamar hazbeteko binilozko EPan gordeta datoz musikariaren lau doinu berriak; kantuok, hain justu, euskal musika popularra berrinterpretatzera datozen lau bertsio dira: Agurra (Lourdes Iriondo), Pakean utzi arte (Hertzainak), Zu atrapatu arte (Kortatu) eta Galtzaundi (tradizionala). Laurak bere ohiko kolaboratzaile Jon Agirrezabalagak ekoitziak. Ez naiz moldaketekin osatutako grabazioen zalea, baina tolosarrak lan polita ondu du, batetik kantuen aukeraketan fin aritu delako, eta, bestetik, bere eremu minimalera egokitzen jakin duelako, betiere ohiko lanabesak erabilita: ahotsari espazio handia uzten dion elektronika minimala eta ekoizpen lan sendoa bezain eztia. Izenburuarekin ere bete-betean asmatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Julen Apella Santamaria idazlea (erdian), Imanol Larrinagaren margolana eskuetan, alboan Arantza Urkia eta Felipe Juaristi dituela, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Julen Apellak irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketako seigarren saria

Ainhoa Sarasola

Postal bat desertuan lanagatik jaso du aitortza. Balea Zuriak maiatz aldera argitaratuko du liburua.

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava; Ikuspuntu Jaialdiko zuzendari artistikoa, Nafarroako Kultur kontseilaria eta Ikuspuntu jaialdiko zuzendaria, hurrenez hurren. ©Iñigo Uriz, FOKU

100 film inguru emanen dituzte Ikuspuntu jaialdian, astelehenetik

Uxue Rey Gorraiz

Sail Ofizialean hemezortzi lan lehiatuko dira; Peru Galbeteren Bide bazterrean ni eta hi kantari tartean. Peter Nestler dokumentalgileari eskainiko diote festibaleko atzera begirakoetako bat.

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...