Musika. Eli Storbekken
'Tidlose Toner'
Jazza eta bertako musikak uztartzeari dagokionez, mundu mailako potentzia da Eskandinavia. Zenbait modutakoak dira nahasketak, jazz abstraktuenetik herri musikaren bertsiorik biluztuenera doazenak, eta aberastasun horrek are interesgarriagoak bilakatzen dituenak. Hauxe da Eli Storbekken kantari norvegiarraren disko berria, bertako kantaririk onenetako baten ahots eta kantaerarekin gozatzeko. Laguntza instrumental minimalistak eta, jazz aldetik, oso sotilak, are nabarmenago uzten du kantariaren lana. Beraz, ez harritu uneren batean edo bestean besoko ileak lazten bazaizkizu, eta oilo ipurdiaren antzeko zerbait sumatzen baduzu hainbat pasartetan.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.