Sacco

'Basa'

Diskoetxea: Bidehuts.

2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Jakina da Bidasoako uren inguruetan musikarako zaletasuna dagoela, eta rockean nahiz esperimentazioan aritzen dira ingurune horretako asko. Sacco ere horietako bat dela esan dezakegu, hardcore, punk eta post-hardcore doinuekin osatutako bost abestiko lana argitaratu berri duen hirukotea. Basa da azken lan hori, eta diskoaren izenak berak iradoki dezake lanaren beraren basakeria, hasieratik arnasa hartzen uzten ez digun horietakoa baita Irungo taldea. Hitzek ere sentsazio bera transmititzen dute, ezinegona eta estutasuna beste ezeren gainetik, eta emaitza, atmosfera ilun, astun eta gogorra da askotan. Eta nahiz eta badiren atseden une batzuk, tarteka apalago ageri baitzaizkigu, oro har, digeritzen kostatzen dien horietakoa da diskoa, baina aukera emateak merezi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.