Arima Soul

'Arima Soul'

Diskoetxea: Elkar.

2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Soul musikak benetakoa izan behar du, edo ez da izango. Konposizioa, exekuzioa eta hitzen eta musikaren sinesgarritasuna bermatuta daude, ordea, laukote zarauztarraren bigarren grabazio honetan. Denetik topatuko dugu: 1960ko hamarkadako soul fin eta sustraiduna (Gu andereak single garbia, Arima du...), instrumental elektriko bat (Dortoka pausoa), jazz fusioa (Lokatzan dantzan), swing sakoneko piezak (Norabide okerra), baita soul balada eder bat ere: Itsasoan. Soula era irekian lantzen dute Arima Souleko kideek, betiere soul musikaren historian bidelagun izan diren hibridazio hainbatekin jolastuz. Erritmo basearen sentimenduak eta Lidia Insaustiren magiaz betetako ahotsak maila handia ematen diete konposizioei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.