Musika. Hortzak

'Heriotza ala Hil'

Argitalpena: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zaunka eta haginka eginez agertu dira itzaletik. Hortzak laukoteak tantaka aurkeztu ditu Heriotza ala Hil lehen laneko hamar hozkadak. Paul Urkijo zinemagilea da abeslaria, David Zabala gitarrista, Asier Gabiola bateria eta Txomin Laka bateria. Elkarrekin izerditu dutenak rock eta metal pisutsuaren usaina du. Doom, sludge eta death'n'roll zikinarekin harrotzen dira. Kantuen hatsa, berriz, lehorra eta zakarra da. Beldurrezko istorioak kontatzen eta oihukatzen dituzte, alegiazkoak bezain errealak. Entzunaldian bizirik irauten duenak gorrotoak, putzuak, jainkoak, aingurak, printzeak, otsoak eta beste topatuko ditu. Azaleko piztia Urkijok berak marraztu du, eta berarekin topo egiten baduzue, aurre egin eta hortzak erakutsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.